Oihana Pagola Mikeleitz

Freelance moduan lan egiten dut 2003. urteaz geroztik komunikazio grafikoaren munduan. Nire bezeroak enpresa, erakunde, pertsona eta batez ere Komunikazio agentziak izan dira.
Nire kabuz lan egiteak bezeroaren beharretara egokitzeko aukera ematen dit eta egoera ezberdinetara egokitzeko erraztasuna; profesional lan-talde batean parte hartuz edota, kasuan kasu, prozesu osoaren antolaketa eta ardura nik neuk hartuz.

1997. urtean, Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu nintzen. Kazetaritza ikasketek nire lanerako herraminta garrantzitsua eman didate,
informazioa modu ierarkizatuaren bidez antolatzeko, betiere ulermena errazteko helburuarekin.

Euskara da nire ama hizkuntza (EGA) eta Ingelesa ere ezagutzen dut (First Certificate of Cambridge). Hizkuntza bakoitzean testuen edizio egokia egiteari garrantzi haundia ematen diot.

Nire kabuz lan egiten hasi nintzen arte, hainbat komunikabide eta enpresentzat egin izan det lan (Diari de Tarragona, Egin, Infotres, Nafarkobi edo Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko egunkaria…), batez ere diseinu eta maketazio lanetan, baina baita ere argazkilari bezala. Egunkarietako lanen aportazioa, tentsio unetan azkar eta egoki lan egiteko esperientzia eman dit.

 

IMG_4448