Gunteren alegiak, amets egiten jarraitzeko…

Liburu ilustratua

Argitaratzailea: Impact Hub Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Ilustrazioak: Shandra Martínez

Gunter Paulik, bere lana dela eta, etxetik kanpo denboraldi luzeak igarotzen zituen. Seme-alabei bere lanaren nondik norakoak azaltzeko xedearekin ipuinak idazten hasi zen, zientzialari eta ekintzaileen esperientzitan oinarritutako istorioak.
Paulik 365 alegi edo fabula sortzeko erronka jarri zion bere buruari, munduko edozein umek eguneko istorio bat irakurri edo entzuteko aukera izan zezan. Gunterren ustetan, mundua aldatu nahi badugu, aldaketa hori abian jartzeko gai diren haurrak hezi behar ditugu. Bide horretan laguntzeko alegietan oinarritutako ikasketa sistema diseinatu du, erantzunak eman baino galderak proposatzen dituen sistema.
Liburu honen helburua Gunter Pauliren alegiak gurera ekartzea izan da, horien bitartez haurrek, gurasoek eta irakasleek ekonomia zirkularraren inguruko gaiak lantzeko aukera izan dezaten.